Starlink, konektatu zaitez Internetera satelite bidez

Interneterako sarbidea izateko zuntz optikoa edo haririk gabeko konexioak erabiltzen ditugu (4G edo 5G bidez). Baina, zer gertatzen da konexio mota hauek heltzen ez diren lekuetan? Pertsona hauei laguntzeko sortu da Starlink zerbitzua, Internetera satelite bidez konektatzeko zerbitzua.

Elon Musk, Teslako buruak, finantzatutako zerbitzua da Starlink, eta Estatu Batuetan zerbitzua martxan jarri orduko heldu da Europara ere. Gurean urte amaierarako egongo da eskuragarri, baina dagoeneko zabalik dago kontratazioa egiteko epea.

Begiratu zerura Internetera konektatzeko

50 eta 150 Mbps arteko abiadura eskainiko du Starlinkek, gure planetaren orbitan dituen sateliteei esker. GPS bateko sateliteak bezala, Starlinkekoak ere orbita geoestazionarioan daude kokatuak, eta bakoitzak nodo bat bezala funtzionatzen du, denen artean sare bat osatuz.

Prezioari begiratuz gero, gaur gaurkoz, konexio garestia dela ondorioztatu dezakegu. Hilabetea 100 euroren truke eskainiko baitu zerbitzua, baina zerbitzua martxan jartzea ere garestia izango da, aparailuek 500 euroko balio dutelako. Eta materialaren bidalketak beste 60. Hala ere Starlinkek 99 euro itzuliko dituela ere argitu du.

Oraindik ere gurean martxan ez dagoen zerbitzua bada ere, urte amaierarako martxan egongo dela espero da. Eta nahiz eta gaur egun garestia izan, denborak aurrera egin ahala prezioa markatzen joango dela espero da.

Albiste gehiago | Androidek diseinu berria estreinatuko du


Argitaratua

hemen:

nork:

Iruzkinak

Erantzun bat “Starlink, konektatu zaitez Internetera satelite bidez” bidalketan

  1. […] Albiste gehiago | Starlink, konektatu zaitez Internetera satelite bidez […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude