Etiketa: Apple

  • YouTube bereizmen handian bai, baina soilik ordainduz gero

    YouTube bereizmen handian bai, baina soilik ordainduz gero

    Eduki digitalez gozatu ahal izateko Netflix, HBO Max eta Amazon Prime atariek, harpidetza sistemak dituzte. Ohikoak dira, eta ez zaizkigu arrotzak egiten. Baina orain arte dohainik jaso dugun zerbitzu bat ordainpeko bihurtzen ikusteak, iruzur baten aurrean egon gintezkeela pentsarazten digu. YouTubek aspaldi jarri zuen erabiltzaileen eskura YouTube Premium, iragarkiak ezabatu eta bideoak zuzenean ikusteko sistema.…

  • Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 telefonoak

    Irailaren 16an jarriko dira salgai iPhone 14 telefonoak

    14 zenbakiak, 14. bertsioa esan nahi duela pentsa dezakegu, edo 14. urteurrena ospatzeko merkatuan jarritako produktuaren seinale izan daiteke. Eta horrela izan daiteke, baina ez da gaurko kasua. Apple etxeak, iPhonaren 14 atzizkia duen telefono adimentsua aurkeztu berri du 2022ko irailean, eta datozen hilabeteetan erabiltzaileok esku artean edukitzeko aukera izango dugu. Irailaren 16an jarriko dira…

  • Pasahitzen etorkizuna | Sarean

    Pasahitzen etorkizuna | Sarean

    Interneteko enpresa erraldoiek eta W3C kontsorzioak aurrera eraman nahi duten proiektuaren arabera, etorkizun labur batean pasahitzak gure bizitzatik desagertuko dira, beste segurtasun sistema batzuek erabiliko direlako, eta horietaz aritu gara aste honetako Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun podcasta! Entzun aurreko saio bat | Kamera ezkutuak etxebizitza turistikoetan

  • Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

    Ez duzula Apple gailu bat erosi nahi? Alokatu ezazu bat!

    Bloomberg atari ezagunak aditzera eman duenez Apple etxeak merkatua zabaldu nahi du, eta horretarako bere produktuek duten prezioak sortzen duten arazoa ezabatu nahi du. Autoak alokatzeko “leasing” sistemaren tankerako zerbitzu bat da Apple prestatzen ari dena, eta gaur egun herrialde batzuetan apurka-apurka gailua erosteko erabiltzen den bidea ordezkatuko luke. Hala ere, eta beti ere aurreikuspenei…

  • Podcast Xabildua: 2×01 bueltan gara

    Irailean sartzearekin batera bueltan da Xabildua Podcasta ere. Irailaren hasierarako aurkezpenak espero dira eta horiek izan ditugu hizpide lehen saio honetan. Dena berriro ere martxan dago!

  • Xiaomi Appleen bidetik: Mugikorrak kargagailurik gabe salduko ditu

    Marka txinatarrak, oraingoan, burla egin die bere erabiltzaileei. iPhone berriak kargagailurik gabe salduko zirela jakitera eman zenean, Xiaomi marka txinatarrak berehala eman baitzuen jakitera bere mugikor guztiak beharrezko kable guztiekin salduko zirela. Baina 2 hilabete beranduago, bere hitza jan duela esan daiteke. Bere hurrengo goi-mailako telefonoa, Xiaomi Mi11 smartphonea, kargagailurik gabe salduko baita. Telefonoa aztertzen…

  • Podcast Xabildua: 010

    – YouTube DL programa ezabatu dute GITHUB ataritik, baina erabiltzaileek beste atari batzuetara igo dute – Apple bilatzaile bat prestatzen ote dabil? – Starlink, satelite bidezko internet zerbitzua prestatzen dabil Elon Musk – Pontevedrako espetxe batean teletextoa erabili dute informazioa bertan sartzeko

  • Apple bilatzaile bat prestatzen dabil Google etxeari agur esateko

    Financial Times egunkarian irakurri daitekeenez, Cupertinoko enpresa bilatzaile berri bat garatzen ari da bere gailuetan txertatzeko. Googlek urteak daramatza Apple etxeari urtero dirutza ordaintzen, bere aparailu nagusietako nabigatzaileetan bere bilatzailea lehenesteagatik. Eta estrategia honek buruko min dezente ere ekarri dizkio G handiari, Estatu Batuetako epaitegiek monopolioa ezartzea egotzi baitio duela gutxi. Europar Batasunan ere antzeko…

  • Podcast Xabildua: 008

    – iPhone 12 mugikorra aurkeztu du Applek. 3 bertsio ezberdinetan. Eta guztiak kargagailurik gabe etorriko dira erosten ditugunean. – Euskarabilduaren 9. edizioa, 2020ko urriaren 29an egingo da Donostiako San Telmo Museoan – Euskaltelek, Orangekin akordioa itxi berri du eta 2022ko urtarrilaren 1ean (beranduenez) eskainiko die 5G zerbitzu berria bere erabiltzaileei. – Amazonek 3.000 langile kontratatu…

  • Podcast Xabildua: 007

    – Google gu zelatatzen ari da, eta hemendik aurrera gutxiago ezkutatuko da. – Appleek iPhone berria aurkeztuko du urriaren 13an? – Pluto TV, 40 telebista kate doan ikusteko plataforma berria. – Amazon Prime days urriaren 13an eta 14an.