Etiketa: Facebook
Pasahitzen etorkizuna | Sarean
Interneteko enpresa erraldoiek eta W3C kontsorzioak aurrera eraman nahi duten proiektuaren arabera, etorkizun labur batean pasahitzak gure bizitzatik desagertuko dira, beste segurtasun sistema batzuek erabiliko direlako, eta horietaz aritu gara aste honetako Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Entzun podcasta! Entzun aurreko saio bat | Kamera ezkutuak etxebizitza turistikoetan
Datuak boterea direnean | Sarean
2021ko udazkenean Facebookek izandako erorketaren ondorioz ohartu ginen, gure datu pribatu guztiak, sare sozial erraldoi baten esku daudela. Facebooken atzen baitaude bai Instagram eta baita WhatsApp ere. Gure datuak “oparitu” egiten dizkiegu enpresa erraldoiei, eta horrek erabiltzaileongan sortzen duen egoeraz aritu gara Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Aurreko kolaborazioa: Datuen migrazioa
Podcast Xabildua 1×15
– WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko. – WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere. – Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik…
Datu pribatuak agerian berriro ere! Facebookeko milioika pertsonen datuak salgai daude
2019ko abuztutik zure sare sozialeko sarbideko datuak berritu ez badituzu, jakin ezazu, zure datuak agerian geratu berri direla. Facebookeko profilen datuak eta hauekin lotuta dauden telefono zenbakiak baitiraTelegrameko bot batek sarean salgai jarri dituenak. Zibersegurtasunean aditua den Alon Gal izeneko pertsona batek eman du jakitera albistea bere Twitter kontuan. 533 milioi profil agerian Facebook sare…
Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan
WhatsApp ahalguztiduna maldan behera doa. Facebookekin erabiltzaileon datuak elkarbanatzeko erabakiak, jendea gainontzeko mezularitza sistematara bultza duelako. SIGNAL izan zen lehen onuraduna, APP denda guztietan aplikazio deskargatuena izatera iritsi baitzen berehala. Eta gaur Telegramek 72 ordutan 25 milioi erabiltzaile lortu dituela eman da jakitera. Pertsona hauen %38 asiarrak dira, %27 europarrak, %21 latino-amerikarrak eta %8 ekialde…
WhatsApp urduri dago, erabiltzaileon zein datu partekatzen dituen zehaztu baitu
Badirudi urak handi datozela, eta WhatsAppen barruan zerbait mugitzen ari dela. Azken egunetako zalapartak garbi utzi baitu erabiltzaileoi ez zaigula gustatzen gure informazio pribatua gure baimenik gabe elkarbanatzea. Ikusi besterik ez dago zenbat aldiz deskargatu den azken egunetan Signal mezularitza programa: erabiltzaileon datu pribatuak batzen ez dituen aplikazioa. “Datu batzuk bakarrik” elkarbanatzen ditu WhatsApp aplikazioak…
Signal, mezularitza aplikazio deskargatuena
Duela egun batzuk eman zen jakitera WhatsAppek erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatuko zituela. Aplikazioan bertan datuen erabilera hori onartzera ere gonbidatzen zuen WhatsAppek. Eta onartu ezean, APP-ak ez zuela funtzionatu adierazten zuen. Eta zer erantzun du jendeak? WhatsApp alboratzea, eta Signal erabiltzen hastea. Gaur gaurkoz aplikazio dendatan, APP deskargatuena da. Bai APP Storean, bai eta Google…
Parler, Donald Trumpen jarraitzaileek famatu egin duten aplikazioa
Duela egun batzuk AEB-ko Kapitolioak jasan zuen erasoak, munduko politika aztoratzeaz gain, sareak ere pil-pilean jarri ditu. Batez ere larunbatean Twitter eta Facebook sareek Donald Trumpen profilak blokeatu ostean. Estatu Batuetako presidentea blokeatzeak, bere jarraitzaileak sutzea ekarri zuen, eta sare erraldoiek zentsura ezartzen ari zirela adierazi zuten. Momentu zehatz horretan entzun genuen gehienok PARLER hitza.…
WhatsAppek onartzeko eskatzen duen mezua: Gure datuak erabiltzeko baimena nahi du
Azken orduetan WhatsAppa ireki baduzu, ziur mezu berri bat aurkitu duzula bertan. Sare sozialean aldaketak egin dituztela, eta kondizio berriak onartu beharrean zaudela irakurriko duzu bertan. Otsailaren 8 arteko epea dago baiezkoa adierazteko. Ez dugula onartzen adierazten badugu, ezin izango dugu WhatsApp erabiltzen jarraitu. Zer ari gara onartzen baietz erantzuten badugu? WhatsAppen agertzen den mezua…