Etiketa: WhatsApp

  • 37 emoji berri estreinatuko ditugu

    37 emoji berri estreinatuko ditugu

    Unicode erakundeak, emojiak aukeratu eta mundu zabalera hedatzeaz arduratzen den entitateak, 37 emoji berri jarri ditu erabiltzaileen eskura. 2021. urte amaieran egindako lehiaketan puntu gehien eskuratu zituztenak izango dira hauek. Emoji 13.0 taldea da laster eskura izango duguna, 2022. urte hasieran Android eta iOS gailuetan hedatzen hasiko dena. Beraz datozen hilabeteetan WhatsApp bezalako aplikazioetan erabilgarri…

  • Datuak boterea direnean | Sarean

    2021ko udazkenean Facebookek izandako erorketaren ondorioz ohartu ginen, gure datu pribatu guztiak, sare sozial erraldoi baten esku daudela. Facebooken atzen baitaude bai Instagram eta baita WhatsApp ere. Gure datuak “oparitu” egiten dizkiegu enpresa erraldoiei, eta horrek erabiltzaileongan sortzen duen egoeraz aritu gara Euskadi Irratiko Sarean irratsaioan. Aurreko kolaborazioa: Datuen migrazioa

  • Xabildua Podcast 2×04: WhatsApp eta Instagramen itzalaldia

    – Facebook, Instagram eta WhatsAppen itzalaldia. 6 orduz ezin izan ginen zerbitzu hauen bitartez komunikatu. Zer dela eta? Akats teknikoa izan zen? – Netflix aplikazioaren “The Squid Game”, “El juego del calamar”, telesailaren arrakastak Hego Koreako banda zabalean eragina izan du – Windows 11 merkaturatu berri da – Euskarabildua, 10. edizioa urriaren 28an egingo Donostiako…

  • Podcast Xabildua 1×16

    – WhatsAppek gure mugikorrean instalatuak ditugun aplikazioak ikusi eta betoa ezarri nahi du. Bere aplikazioarekin lotura duten WhatsApp Plus eta GB WhatsApp APP-ak lokalizatzen baditu, gure profila ezabatzeko mehatxua egin du mezularitza zerbitzuak. – Xiaomik bere mugikor berriaren prototipoa aurkeztu du. Botoirik, zulorik eta ertzik gabeko mugikorra. – Clubhouse sare sozial berria aztertu dugu. Audioarekin…

  • Podcast Xabildua 1×15

    – WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko. – WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere. – Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik…

  • Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan

    WhatsApp ahalguztiduna maldan behera doa. Facebookekin erabiltzaileon datuak elkarbanatzeko erabakiak, jendea gainontzeko mezularitza sistematara bultza duelako. SIGNAL izan zen lehen onuraduna, APP denda guztietan aplikazio deskargatuena izatera iritsi baitzen berehala. Eta gaur Telegramek 72 ordutan 25 milioi erabiltzaile lortu dituela eman da jakitera. Pertsona  hauen %38 asiarrak dira, %27 europarrak, %21 latino-amerikarrak eta %8 ekialde…

  • WhatsApp urduri dago, erabiltzaileon zein datu partekatzen dituen zehaztu baitu

    Badirudi urak handi datozela, eta WhatsAppen barruan zerbait mugitzen ari dela. Azken egunetako zalapartak garbi utzi baitu erabiltzaileoi ez zaigula gustatzen gure informazio pribatua gure baimenik gabe elkarbanatzea. Ikusi besterik ez dago zenbat aldiz deskargatu den azken egunetan Signal mezularitza programa: erabiltzaileon datu pribatuak batzen ez dituen aplikazioa. “Datu batzuk bakarrik” elkarbanatzen ditu WhatsApp aplikazioak…

  • Signal, mezularitza aplikazio deskargatuena

    Duela egun batzuk eman zen jakitera WhatsAppek erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatuko zituela. Aplikazioan bertan datuen erabilera hori onartzera ere gonbidatzen zuen WhatsAppek. Eta onartu ezean, APP-ak ez zuela funtzionatu adierazten zuen. Eta zer erantzun du jendeak? WhatsApp alboratzea, eta Signal erabiltzen hastea. Gaur gaurkoz aplikazio dendatan, APP deskargatuena da. Bai APP Storean, bai eta Google…

  • Podcast Xabildua 1×13

    – Twitterrek Breaker podcast zerbitzua erosi du, eta baita itxi ere. Irratigintza modan dago, Spotifyk eta Amazonek ere bide bera jarraitu dutelako. – Donald Trumpi sare sozialak blokeatu dizkiote gorroto mezu gehiago ez bidaltzeko – WhatsAppen azken aldaketek zeresana emango dute. Gure informazio pribatua Facebookekin elkarbanatzeko baimena eskatzen duelako, eta onartu ezean, ezin izango dulago…

  • WhatsAppek onartzeko eskatzen duen mezua: Gure datuak erabiltzeko baimena nahi du

    Azken orduetan WhatsAppa ireki baduzu, ziur mezu berri bat aurkitu duzula bertan. Sare sozialean aldaketak egin dituztela, eta kondizio berriak onartu beharrean zaudela irakurriko duzu bertan. Otsailaren 8 arteko epea dago baiezkoa adierazteko. Ez dugula onartzen adierazten badugu, ezin izango dugu WhatsApp erabiltzen jarraitu. Zer ari gara onartzen baietz erantzuten badugu? WhatsAppen agertzen den mezua…