Ia 500 milioi erabiltzaile dituen sarea da Telegram, eta bertako buru den Pavel Durov finantzazio bila hasi da azken egunetan. Bai, mezularitza zerbitzuak dituen gastuei aurre egiteko, bai eta irabaziak eskuratzeko. Lehen erabakia, iragarkiak erakustea.
Enpresaren blog ofizialean egindako adierazpenen arabera, iragarkiak izango dira finantzazio iturri nagusia (nahiz eta stickerren salmentarekin ere beste bide bat zabaldu nahi duten).
Jarraitu nahi duten bidea
Pavel Durovek azaldutakoaren arabera, iragarkiak ez dira gure mezu pribatuekin nahastuko, eta ez ditugu elkarrizketa arruntetan ikusiko. Horren ordez, hedapen handia duten talde eta kanaletan gehituko dituzte, bai eta mezularitza sistemaren hasiera paneletan ere.
Estrategia berriari esker ere, Telegramek, bere sareko erabiltzaileeintzako ere diru iturri berriak izango ditu. Gaur egun YouTubek erabilzten duen sistema imitatuz.

Beste finantziazio bide bat, profesionalen taldeetara egokitzea izango da. Slack sare sozialak egiten duen bezalaxe, profesionalek lan egiteko gune seguruak sortu nahi ditu Telegramek. Errentagarritasuna eskuratzeko beste bide bat zabalduz.
Arerioek jarraitutako bidea ekidin nahi du Telegramek
Duela urte batzuk WhatsAppek jarraitutako bidea ekidin nahi du Telegramek. Enpresaren buruek ez dute mezularitza sistema telekomunikazio talde erraldoien esku utzi nahi. Euren esanetan sare independiente bat izaten jarraitun nahi dutelako, lobby handietatik urrun.
Publizitatea txertatzearen gaiak eztabaida sutsuak piztu izan ditu iraganean, batez ere sare sozialetako eabiltzaileen artean. Horregatik ikusi egin beharko da zein norabide hartzen duten Pavel Durovek aurreratutako erabakiek.