Xabildua

Teknologia albisteak

Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan

WhatsApp ahalguztiduna maldan behera doa. Facebookekin erabiltzaileon datuak elkarbanatzeko erabakiak, jendea gainontzeko mezularitza sistematara bultza duelako. SIGNAL izan zen lehen onuraduna, APP denda guztietan aplikazio deskargatuena izatera iritsi baitzen berehala. Eta gaur Telegramek 72 ordutan 25 milioi erabiltzaile lortu dituela eman da jakitera. Pertsona  hauen %38 asiarrak dira, %27 europarrak, %21 latino-amerikarrak eta %8 ekialde hurbilekoak.

Igoera nabarmena da, 2020ko epe berean 1,5 milioi erabiltzaile berri eskuratu baitzituen. Telegramek historian izan duen igoerarik handiena izan da. Gaur gaurkoz, Telegramek 500 milioi erabiltzaile aktibo ditu.

Pribatutasuna igoeraren bultzatzaile nagusia

Pavel Durovek, Telegrameko buru eta sortzaileak, bere blog pertsonalean azaldu duenez, sareko erabiltzaileok monopolio erraldoiak alboratu nahi ditugu, eta gure pribatutasuna babestu. Horregatik Telegramen ardura omen da erabiltzaileok nahi dugun hori bermatzea. Lehen egunetik azpimarra lan horretan jarri dutela adierazteko, 2018an blog berean idatzitako hitzak ekarri ditu gogora Pavel Durovek.

Eta orain zer?

Signal eta Telegramen gorako bidea ikusita, WhatsAppen erreakzioa espero da orain. Mezularitza aplikazioen erregetza galtzea ez baita albiste gozoa. Pribatutasunaren inguruan aldaketak egin beharko ditu Mark Zuckerbergen enpresak, baina honez gain erabiltzaileon konfiantza berreskuratu beharko du. Eta lan hori ez da erraza izango, errezeloa nagusi baita gaur egun aplikazioa erabiltzen dutenen artean.

3 thoughts on “Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude