Vintage teknologia modan dagoela esan daiteke. Duela aste batzuk Erresuma batuko herrixka batean zeuden interneteko mozketak telebista zahar baten interferentziek sortuak zirela jakin bagenuen. Oraingoan ia hilda zegoen teknologia batek espetxean zeuden preso batzuei informazioa helarazteko erabili izan dela jakin dugu.
Galizian, Pontevedrako espetxe batean gertatutako istorioa da hau. Eta presondegiko funtzionarioek urtarrilaren 17 eta 20a bitarte atzeman zutena. Bertan teletextoa erabiltzen zuten kanpoko informazioa kartzelan sartzeko: Presoaren lagunek, ezizenak erabiliz eta ordu zehatz batzuetan idatziz, teletextoko orri bat berritzen zuten. Eta bertatik kanpoko informazioa helarazten zieten kartzelan zeudenei. Konkaktuak eta iragarkiak erabili ohi zituzten. Teletextoa kanpoko informazio iturri.
Orain eman da jakiera urte hasieran bertan gertatutakoa, baina badaezpada presondegiko funtzionarioek dagoeneko neurriak hartu dituztela eman dute jakitera “La voz de Galicia” egunkarian. Auzitegi nazionalak aginduako ikerketa baten ondotik etorri da albistea.
Telebista zahar bat eta teletexto vintage baten bitartez jaso baditugu azken albisteak. Hurrengoa fax baten bidez iritsiko ote da? Denborak esango du.