Xabildua

Teknologia albisteak

TikTok erosteko negoziazioak bide onetik doazen bitartean, Instragramek konpetentzia egingo dio Reels aplikazioarekin

Uda honetan ahoz-aho dabil TikTok aplikazioa, bai izan dituen segurtasun arazoengatik baita moda-modako bideongatik ere. Eta hau dena gutxi balitz, Donald Trump, Estatu Batuetako presidenteak hautsak harrotu ditu aplikazioa debekatzeko bere intentzioarekin. Txinako gobernuarentzat lan egitea egotzidio TikTok-i.

Salbazioa Estatu Batuetatik etorri liteke

Microsoftek aplikazioa erosteko intentzioa agertu du, eta konpainiatik, Donald Trumpekin zuzenean ere hitz egiten dutela ere jakinarazi dute. Estatu Batuetako enpresa batek, Txinako software bat erosteak, herrialdeko ateak zabaltzeko aukera ekarriko lioke.

Bidea errazte horrek, bidesari bat ordaintzea ekarriko luke. Hori adierazi du behintzat Donald Trumpek: Gobernuak etekina atera nahiko liokela salerosketari. TikTok-en prezioa 10.000-30.000 milioi dolarretan dago gaur egun.

Arerioa ere Estatu Batuetatik

Reels

Instagramek ere bideo laburren negozioan sartzeko pausua eman du, eta aste honetan bertan Reel aurkeztu du. App oso bat baino, gehigarri bat izango litzateke. Instagramen barruan dagoen aukera berri bat baita, Story-en antzera.

Oraindik ere bide luzea geratzen zaio Reels-i TikToken arrakastara heltzeko. Denborak argituko du hau.

3 thoughts on “TikTok erosteko negoziazioak bide onetik doazen bitartean, Instragramek konpetentzia egingo dio Reels aplikazioarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude