TikTokek, automatikoki, nerabeen profilen segurtasuna areagotu du

Gazteen artean bolo-bolo dabilen TikTokek 13 eta 15 urte bitarteko nerabeen profil guztiak, automatikoki, pribatu bihurtu ditu. Etxeko gaztetxoenen segurtasuna bermatzeko pausu berri batekin.  Duela pare bat hilabete, gurasoek euren seme-alaben profilak kontrolatzeko dituzten erramintak ere hobetu zituen TikTokek.

Indarrean dauden neurriak

Enpresaren adierazpen ofizialaren arabera, hartutako erabakien helburu nagusia, nerabeak euren bideo eta profilen hedapenaz jabetzea da. Hau da, euren edukiak nork ikusi eta elkarbanatzen dituzen jakitea. Hemendik aurrera 13 eta 15 urte bitarteko pertsonen bideoak, pribatuak izango dira, edo gehienez euren lagunek soilik ikusi ahal izango dituzte. Edonork ikusteko aukera ezabatu egin zaie adin tarte horretako gazteei.

Edukiak deskargatu eta iruzkinak egiteko aukera ere mugatu egin da. Eta bideokin bezala, euren lagunentzat soilik egongo da bertan idazteko aukera. Aipamenik onartzen ez dituzten edukiak ere publikatu ahalko dituzte adin tarte horretako erabiltzaileek.

Zuzeneko mezuak bidaltzeko aukera 16 urtetik gorakoentzat soilik egongo dira erabilgarri, eta eskupekoak eskaintzekoa aldiz adinez nagusientzako bakarrik.

Neurri hauek nahikoak ote dira?

Aplikazioak erraminta hauek erabiltzaileon esku jartzeaz ez dago gaizki, baina ez dira nahikoak. Elementu hauen erabileran heztean baitago gakoa. Aukera hauek gaizki erabili ezkero, ezerezean geratzen baitira.

Beste behin ere, gakoa, sarearen erabilpen egokian lan egin eta heztean dagoela azpimarratu behar da. Neurri hauek ez baitute ezertarako balio, profil bat sortzerako orduan, erabiltzailearen jaiotze data eskatzen duen lekuan gezurra esaten bada.

Lagunen zerrendatara nork gehitu eta zein profil baztertzean ere lan egin beharko litzateke. Edukien hedapen desegokia murrizteko.

Albiste gehiago | Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan


Argitaratua

hemen:

,

nork:

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude