Euroak, dolarrak, liberak… erosketak egin ahal izateko ohiko txanponak badira ere, sarean, bada ordainketak egiteko beste modu bat ere. Gure datu pertsonalekin ordaindu dezakegu zerbitzuaren erabiltzera faktura.
Zerbitzu bat dohain eskuratzen denean… ordainketarako txanpona gu geu garela pentsatu behar dugu. Hau da, zerbitzua eskaintzeagatik dirua eskuratzen ez badute, trukean beste zerbait eskatuko baidigute.
Gure informazioaren balioa
Baieztapen hau behin baina gehiagotan entzun izan dugu, horregatik inor ez da harrituko TikTok sare sozialak gure datuak eskuratzen dituela adierazi ezkero. The Telegraph egunkariak argitara eman duen informazioaren arabera bideo motzak erabili ohi dituen aplikazioak, arbelera (gazteleraz portapapeles deritzogunera) eramaten dugun oro begiratzen du.
Informazio hau publiko egitearekin batera TikTokek gure telefonoa kuxkuxeatzeari utziko diola adierazi du.
Apple etxeak bere gailuetan egindako azken eguneraketari esker ikusi izan da hau. Eta aplikazio ugarik gauza bera egiten dutela ere agerian geratu da. AccuWeather edo AliExpresek ere estrategia bera erabiltzen dutela eman du jakitera The Telegraph egunkariak.
Okay so TikTok is grabbing the contents of my clipboard every 1-3 keystrokes. iOS 14 is snitching on it with the new paste notification pic.twitter.com/OSXP43t5SZ
— Jeremy Burge (@jeremyburge) June 24, 2020
Kasu honetan gure mugikorreko arbela erabili badute ere, informazioa eskuratzeko beste mila modu dituzte konpainiek. Mikrofonoa edo kamera erabili ditzakete lan horretarako.
Zibersegurtasuna
Gaur gaurkoz, oso pertsonak gutxik hartzen du kontuan zibersegurtasuna, eta oraingoan gai “ez hain garrantzitsuen” datuak eskuratu badira ere, etorkizunean segutasun arazo larria eragin dezaketen zuloak ere atzeman daitezkeela kontuan hartu behar da,
Pasahitz sinple bat aldatzeak gagaitzen zaituen bakoitzean, pentsa ezazu zenbat informazio partekatzen duzun sarean. Eta kontuan hartu datu horiek duten balioaz. Zure banketxeko datuez gain zure familiaren inguruko informazio garrantzitsua babes gabe utzi baitezakezu.
Utzi erantzuna