Hauxe da The seed Companyri gertatu zaiona aztertu ezkero, atera daitekeen ondorioa. Facebooken tipula batzuen irudi bat jarri, eta sare sozialak bertan elementu sexualak zeudelakoan argazkia blokeatu baitzien.
Algoritmoek, edo sare sozialen “robotek” automatikoki egiten duten lanaren ondorioa izan da hau. Gaizki programatutako programa baten errua. Otar txiki batean ageri ziren tipulak dira irudi zentsuratuko protagonistak. Zuritu Gabeko tipulak. Nork pentsatu behar zuen orain arte negar eragile bezala bakarrik identifikatzen genituen barazkiak elementu sexualak zirenik?

Facebookek atzera egin du
Albistea publiko egitearekin batera, berehala aldatu du iritziz F handiak, eta gaur gaurkoz, tipulen argazkia ikusgai dago. Hori bai, egoera surrealista ezagutzearekin batera, internet meme eta txistez bete da.
Ez da lehen aldia barazki batek Facebook aztoratzen duela. Duela urte bete eskax aberginiaren emojia debekatu baitzuen, honek bai, ageriko ukitu sexuala izateagatik.