Twitter sare sozialera tamaina handiko irudiak igotzen direnean, honek argazkiaren zatirik “garrantzitsuenak” erakutsi ohi ditu. Eta aukeraketa horrek sortarazi du arrabotsa azken egunetan Interneten. Toni Arcieri informatikariak egindako ikerketaren arabera, Twitterrek arraza zuriko aurpegiak lehenesten ditu lehen aurrebista horretan.
2 argazkirekin egin zituen probak: Barack Obama, Estatu Batuetako presidente ohiarekin eta Mitch McConell lider errepublikarrarekin. 2 argazkietan bi pertsonen argazkiak jarri zituen, posizio ezberdinetan. Eta Twitterrek bietan Mitch McConell lehenetsi zuen, Obamaren aurpegia ezkutatuz.
Toni Arcierik froga gehiago ere egin zituen (gorbataren kolorea aldatuz), baina aurpegiaren kolorea aldatu arte, Twitterren algoritmoak ez zuen Barack Obamaren aurpegia erakutsi.
Programazioak du errua?
Sare sozial guztiak ikasteko programaturik daude. Hau da, informazioa jaso eta lantzeko daude prestatuak. Ondoren bertatik jasotako guztiarekin etorkizuneko operazioak erraztu eta azkartzeko.
Twitterrek gertatutakoa ikertuko duela azaldu du, arrazakeria oso gai serioa delako, eta horrelako bazterkeriak ekiditeko neurriak hartu ohi dituelako. 2018. urtean, sare sozialak irudiei buruzko mozketei buruzko post bat argitaratu zuen: Bertan azpimarra kontrastean jartzen zutela adierazi zuten. Hau izango ote da aurpegi ilunak ezkutatu eta zuriak gailentzeko arrazoia? Denborak argituko du.

Blogeko albiste gehiago: Zer gertatzen da Interneten minutu batean?
Utzi erantzuna