Xabildua

Teknologia albisteak

Twitterrek Podcast zerbitzu bat erosi ondoren, itxi egin du

Duela ordu gutxi eman da jakitera Twitter sare sozialak Breaker podcast zerbitzua erosi duela. Audioen sare soziala bezala identifikatzen zen ataria, hain zuzen ere. Enpresa handi batek, txiki bat erostea ez da inongo albistea. Bai ordea erosi orduko ixteko erakutsi duen nahia.

Dirudienez Twitterrek ez du Breaker erosi zerbitzua bere horretan mantentzeko, enpresa berak duen garapena bereganatzeko baizik. Orain arte podcasting zerbitzuko buru izan den Erik Berlonek enpresakoTwitter kontuan adierazi duenez, proeiktu handiago baten barnean egingo dute lan aurrerantzean. Podcastetik haratago doan produktu batean.

Urtarrilaren 15ean kenduko dute Breaker aplikazio dendetatik, eta euren sare sozialetan irakurri dezakegunez etorkizun hurbil batean elkarrizketa publikoen inguruan arituko dira lanean. Zein izango ote da produktu hori? Podcasten zerbitzu propioa? Bideo podcastinga? Laster jakingo dugu.

Irratiaren etorkizuna

Produktu berri bat garatu ordez, produktu hori aurretik egina duen enpresa erosi eta barneratzea izan ohi da multinazional handien jokamoldea. Twitterren Breakerrekin egin bezala, Amazonek Wondering izeneko beste batekin gauza bera egin baitzuen duela aste bete. Eta ez da ahaztu behar Spotifyk ere 2019an Anchor erosi zuela. 21. mendeko irudigintzak sortu dezakeen oihartzunak jabetuta daude mundu zabaleko enpresa erraldoiak, eta merkatu honi etekina atera nahi diotela garbi dago.

2020. urte amaieran kaleratutako ikerketa baten arabera, urtebetean ehuneko 53 egin du gora podcatsen kontsumoak Europar Batasunean. Hala adierazi du Voxnest izeneko aholkularitza enpresak. Espainiako datuei erreparatu ezkero, urtebetean %25 egin duela gora ikusi daiteke, eta Italian %29.

19. mende amaieran eman zitzaion hasiera irratigintzari, eta oraindik bizi bizirik dagoen hedabidea dela garbi dago. Garai guztietara egokitu da, eta hemendik aurrera ere bide bera jarraituko duela garbi dago. Ahotsaren transmisioa, uhinetatik, edo digitalean sarea erabiliz: kanala da aldetzen den elementu bakarra. Beraz oihu egitea besterik ez zaigu geratzen, etorkizunean ere irratiak ibilbide luze eta zabal izan dezan.

Gora irratia!

Albiste gehiago | Agur Flash (Player)

Podcast | Xabildua 1×12

2 thoughts on “Twitterrek Podcast zerbitzu bat erosi ondoren, itxi egin du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude