Xabildua

Teknologia albisteak

Urte bete Internet Explorerren agurrerako

Abuztuaren 16an 25 urte bete ziren Microsoft etxe Estatu Batuarrak Internet Explorer aurkeztu zuenetik. Baina dirualdiengatik, nekez iritsiko da 30 urte betetzera, konpainiak garbi baitu datorren urtean emango diotela azken agurra.

12 hilabete barru, Internet Explorer, ez da Office 365 softwarearekin  bateragarria izango. Hau da etxe bereko 2 softwarek ezin izango dute batera lan egin. Internet Explorer 11 izango da beraz programaren bertsioa. Momentu horretan, 2021eko abuztuaren 17an bertan Edge izango da M handiaren nabigatzaile bakarra. Bitarte horretan, hori bai, eta apurka-apurka, Microsoften aplikazio desberdin asko izango dira Internet Explorer atzean utziko dutenak: Teamsek 2020ko azaroaren 30ean egingo du lan hori.

Historia

Windows 95 sistema eragilearekin batera merkaturatu zen nabigatzailea izan zen Internet Exploreren lehen bertsioa. Oraindik ere Internet hastapenetan zegoen garaian. Urte luzez gainera nabigatzaile erabiliena izan zen, Googleren Chrome gailendu zitzaion arte.

Ez da nabigatzaile maiteena izan, bertarako programatzeaz zekarrtzan arazoengatik edo orriak zabaltzerako orduan aplikazioren mantsotasunagatik.

Bateragarria izateari utziko dio 2021. urtean, baina instalatua dagoen ordenagailuetatik ez da desagertuko. Nabigatzailearen azken eguna Microsoftek emango du jakitera. Horregatik, eta artikuluaren hasieran idatzi bezala, nekez iritsiko da Internet Explorer 30 urte betetzera.

3 thoughts on “Urte bete Internet Explorerren agurrerako

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude