Xabildua

Teknologia albisteak

USB-C, Europako kargagailu unibertsala

Europako Batzordeak hala onartuta, 2024. urtetik aurrera, merkaturatzen diren gailu guztiek USB-C kargagailua erabili beharko dute. 2014ko irrati ekipamenduen zuzentaraua berritzearekin onartu da aldaketa.

2009tik 2014ra bitarte, 30 kargagailu ezberdin erabiltzen ziren merkatuan, eta Europar Batzordearen zuzentarauak 3ra murriztu zuen zenbakia hura. Onartu berri den berrikuntzari esker,  bakarra erabiliko da Europar Batasunean.

Gaur gaurkoz dendatan ikusten diren telefono eta tableta gehienek darabilte USB-C kargagailua, baina badira oraindik ere Europar Batzordeak agindutakoari muzin egiten diotenak ere. Apple etxeaz ari gara, orain arte kargagailu propioa erabili baitu standarrarera erabili ordez.: Lightning izenekoa.

Aldaketa berriari esker, zabor elektronikoa murriztu nahi da. Gailu berri bakoitza erostean kargagailu berri bat erostea ekidin ahal izango baita. Honez gain produktu elektronikoen merkatzea ere erraztuko litzateke, kargagailu standarra erabiltzearen onuretako bat.

Europako Kontseiluak eta Europako parlamentuak, Europar batzordearen erabakia berresten badute, enpresek 2024 urte arteko epea izango lukete euren produktuak egokitzeko. Zuzentarauak telefono eta tabletei eragingo lieke, ez ordea ordenagailu eramangarri edo erloju adimentsuei.

Iturria | Eitb

Entzun gure azken podcasta | Xabildua Podcast 2×02

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude