Xabildua

Teknologia albisteak

WhatsApp-ek taldeak betirako isilarazteko aukera eskainiko du

Aste honetako podcastean aurreratzen genuen bezala, WhatsAppek berrikuntzak ekarriko ditu laster. Proba bertsioa euren gailuetan instalatua dutenek jakitera eman dutenez, taldeak betirako isilarazteko aukera prestatzen ari baita mezularitza sistema.

Orain arte 8 ordu edo astebetez mututzeko aukera ematen bazuen ere, laster “betirako” jarriko duen botoia izango dugu gure mugikorrean. Ez da talde gogaikarrietatik irtetea bezain interesgarria, baina gure osasunak nabarituko du, ez baitugu talde horien abisurik jasoko hau aktibatu ostean.

whatsapp_mute

Hala ere, ez kezkatu, mezuak berdin-berdin helduko direlako taldera. Informazio garrantzitsu baten zain bazaude, taldera sartzearekin nahikoa izango baituzu bilatzen ari zaren hori aurkitzeko.

Berrikuntza hau Android gailuetako 2.20.201.10 bertsioan etorriko da. Mundu guztiko gailuetara, apurka-apurka helduko da aktualizazioa, eta taldeak isilarazteko zerbitzuarekin batera irudiak modu errazago batean editatu ahal izateko sistema ere txertatuko dela eman dute jakitera proba bertsioa darabiltenek.

One thought on “WhatsApp-ek taldeak betirako isilarazteko aukera eskainiko du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude