Xabildua

Teknologia albisteak

WhatsApp urduri dago, erabiltzaileon zein datu partekatzen dituen zehaztu baitu

Badirudi urak handi datozela, eta WhatsAppen barruan zerbait mugitzen ari dela. Azken egunetako zalapartak garbi utzi baitu erabiltzaileoi ez zaigula gustatzen gure informazio pribatua gure baimenik gabe elkarbanatzea.

Ikusi besterik ez dago zenbat aldiz deskargatu den azken egunetan Signal mezularitza programa: erabiltzaileon datu pribatuak batzen ez dituen aplikazioa.

“Datu batzuk bakarrik” elkarbanatzen ditu WhatsApp aplikazioak

WhatsAppek bere blogeko galdera-erantzunen atalean argitu behar izan du zein datu diren elkarbanatzen dituen.

WhatsApp

Bertan irakurri daiteke, WhatsAppek ezin dituela gure mezu pribatuak ikusi. Ez WhatsAppek ezta Facebookek ere. Gure deiak ez dituela zelatatzen ere argitzen da blog berean; ez omen da jasotzen nori deitzen diogun.

Leku berean irakurri dezakegu, gure geolokalizazioa ez duela Facebookekin elkarbanatzen. Eta F handiari ere ez dizkiola gure kontaktuen datuak ematen. WhatsAppeko talde pribatuak, pribatu izaten jarraituko dutela azpimarratzen da blogean, eta nahi izan ezkero gure mezuak automatikoki ezabatzeko aukera dugula ere gogoratzen da. Eta hau guztia gutxi ez balitz, nahi dugun momentuan, WhatsAppek jasoa duen gure informazioa deskargatzeko aukera dagoela ere adierazten du mezularitza programak.

WhatsApp urduri dago, ez baitu inondik inora mezularitza aplikazioen tronua galdu nahi. Baina azken orduetan Signal bezalako APP batek izan duen deskarga kopuruak alarma guztiak piztu ditu. Erabiltzaileon datu pribatuen balioaz, nekez ohartu gara orain arte, baina WhatsAppek hartutako erabaki hauei esker, hau aldatzen hasi da. Pixkanaka bada ere, diruarekin ordaintzen ez duguna beste modu batera ordaintzen ari garela jabetzen ari gara.

Albiste gehiago | Xabildua Podcast 1×13

2 thoughts on “WhatsApp urduri dago, erabiltzaileon zein datu partekatzen dituen zehaztu baitu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude