Xabildua

Teknologia albisteak

WhatsAppek onartzeko eskatzen duen mezua: Gure datuak erabiltzeko baimena nahi du

Azken orduetan WhatsAppa ireki baduzu, ziur mezu berri bat aurkitu duzula bertan. Sare sozialean aldaketak egin dituztela, eta kondizio berriak onartu beharrean zaudela irakurriko duzu bertan. Otsailaren 8 arteko epea dago baiezkoa adierazteko. Ez dugula onartzen adierazten badugu, ezin izango dugu WhatsApp erabiltzen jarraitu.

Zer ari gara onartzen baietz erantzuten badugu?

WhatsAppen agertzen den mezua irakurtzen badugu, gure informazioa elkarbanatzeko baimena ematen ari garela ohartuko gara. Eta Kontuan hartuta WhatsApp, Facebooken parte dela, argi dago noren datu baseetan gordeko diren gure datuak. Bai eta Facebookekin erlazioa duten enpresetan ere.

XDA Developers atariaren arabera, hemendik aurrera, WhatsAppek gure datuak prozesatu egingo ditu, ondoren hauek elkarbanatzeko. Gure elkarrizketak gorde egingo dira, ondoren hauek Facebookeko gainontzeko zerbitzuekin lotzeko.

Honako datuak elkarbanatuko dira: Zein mugikor darabilgun, zein IP-rekin konektatzen garen Internetera, gure telefono zenbakia… Datu pribatu hauen erabilera zein izango litzatekeen ez du garbi uzten WhatsAppek, baina gure uneoroko kokalekua zein litzatekeen elkarbanatzeko gai izango litzatekela, garbi dago.

Interneten, doakotasuna ez da existitzen. Diruarekin ordaintzen ez duguna, gure datuekin ordaintzen baitugu. Enpresa handi batek etekinak nahi ditu, eta guri ordaintzeko ez badigu eskatzen, guri esker irabaziak eskuratzen saiatuko da: kasurik onenean, publizitatea soilik salduz.

Albiste gehiago | Twitterrek podcast zerbitzu bat erosi ondoren, itxi egin du

2 thoughts on “WhatsAppek onartzeko eskatzen duen mezua: Gure datuak erabiltzeko baimena nahi du

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude