Gure eguneroko komunikazioan iraultza sortu duen WhatsAppek, gure ordainketen jabe ere bihurtu nahi du aurrerantzean. Edo hori da Android Police atariak jakitera eman duen albistetik atera daitekeena. Pertsonen arteko diru transferentziak erraztu nahi ditu Mark Zuckerberg buru duen enpresak. Proiektua Indian abiatuko dute uda honetan.
Bizum aplikazioak bezalaxe, mugikorreko agendan dauden kontaktuak erabiliko dira ditu mugimenduak egiteko. Horretarako pertsona bakoitzak bere kontu korrontearekin lotu beharko du bere telefono zenbakia. Hala ere, hasiera batean behintzat, berrikuntza hau ez da Indiako biztanle guztien esku egongo, apurka-apurka hedatzen joango baitira.
Ordainketak egiteko sistema honen abantailarik nagusiena bateraketa litzateke: Gure gailuetan ehunka aplikazio eduki ordez, bakar batekin nahikoa izango litzatekeelako erabiltzaileok ditugun behar guztiak asetzeko. Alde onak bezalaxe, gure batu guztiak leku berean izateak, eta denak enpresa baten menpe egoteak ere sortu ditzakeen arazoak ere kontutan hartu beharko lirateke.
2018. urtetik dabil WhatsApp ordainketa sistema berriak probatzen, eta dirudienez India aukeratu dute oraingoan berrikuntzen probaleku.
2 thoughts on “WhatsAppen Bizum berria”