2020ko azaroaren 20a da gaur, interneteko artikulu batean data esatea ez da ohikoena, edozein momentutan irakurri litekeen zerbait delako. Baina gaur egun berezia da. Gaur hasi da Euskaraldia.
15 egunez euskaraz hitz egitera bultzatzen gaituen ekimen zabal honetan, rol ezberdinak hartuko ditugu. Ahobizi eta Belarri prest izango gara 15 egunez, eta tarte honetan, kaletik goazenean txapa ezberdinez identifikatuko gara.

Aurtengo nobedadi gisa gainera, euskaraz aritzeko Ariguneak ere sortu dira gure herri eta hirietan. Nahiz eta tamalez, horietako askok ateak itxita dituzten egun hauetan koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriengatik.
Baina beno, Xabilduaren txikitasunatik, blog eta podcasta bateratzen dituen leku xume honetatik, ekimenarekin bat egin nahi dugu. Kalean euskaraz hitz egiteko zailtasunak baditugu, sarean gure hizkuntzan aritzea, oraindik eta zailagoa baita. Eta teknologiarekin lotutako leku batetik oraindik ere zailagoa.
Hala ere, izan dadila interneteko leku hau beste Arigune bat. Euskaraz teknologiaz hitz egin daitekela azpimarratzeko aldarria izan dadila: Ingelesezko hitzak nagusi diren mundu honetan gure hizkuntz txiki handiak bere tartea duelako. Ikusi besterik ez dago, gure egunerokotasunean normaltasunez onartu ditugun txio edo a bildua hitzak.
15 egunez luzatuko da ekimena, eta tarte horretan zailtasun guztien aurretik euskaraz mintzatuko gara. Baina ezin dugu ahaztu, eta duela urte batzuetako lelo bati helduz, euskarak 365 egun dituela. Horregatik, bihurtu ditzagun 15 egun hauek 365ean.
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan
One thought on “Xabildua Euskaraldiarekin bat!”