Xabildua

Teknologia albisteak

Xbox kontsolako jokoek mugikorretarako jauzia egingo dute

Orain arte XBOX kontsolan jokatu ahal izan diren 100 joko, mugikorretan jokatu ahal izango dira irailaren 15etik aurrera. Microsoftek bere blog ofizialean jakitera eman duenez, Game Pass Ultimate harpidetza zerbitzuari esker egingo da hau. Hilabetean 12,99 euroren truke gozatu ahal izango dira gure gailu mugikorretan. Eskaintza moduan, lehen hilabetea euro baten truke eskuratu ahal izango da.

Jokoa instalatu gabe

100 joko hauek lainoan egongo dira eskuragai, eta gure mugikorretan ez dugu joko osoa instalatu beharrik izango. Xboxeko aplikazio zehatz bat nahikoa izango da jokoa abiarazteko. Zerbitzu berri honi Project xCloud izena jarri diote eta 22 herrialdeetan egongo da erabilgarri, lehen egunetik hego eta ipar Euskal Herrian.

Mugikorrean jokatzeko esperientzia hobetze aldera, Microsoftek akordio ezberdinak itxi ditu Razer, 8BitDo eta Nacon bezalako enpresekin. Hauek mugikorrera lotu ahal izango diren gailuak merkaturatuko dituzte, erabiltzaileok erosoago jokatu dezagun.

Zerbitzua 100 jokorekin hasiko bada ere, etorkizunera begira, katalogoa handitu eta hobetzeko konpromisoa hartu dute Xboxeko arduradunek.

Zerbitzua erabili ahal izateko kontutan hartu beharreko datuak

  • Microsoften zerbitzuetan erregistratu eta Xboxeko gamertag bat eskuratu
  • Game Pass Ultimateko harpidetza
  • Xboxeeko urruneko aginte bat, edo baliokide bat
  • Gutxienez, Android 6.0 eta Bluetooth 4.0 duen mugikor bat
  • 5 Ghz duen WiFi konexio bat, gutxienez 10 Mbps-eko jaitsierako abiadura duena
  • Xbox Game Pass aplikazioa

Erablilgarri egongo diren lehen jokoak

  • Ark: Survival Evolved
  • Bleeding Edge
  • Costume Quest 2
  • Crackdown 3
  • Destiny 2
  • F1 2019
  • Forza Horizon 4
  • Gears of War: Ultimate Edition
  • Gears of War 4
  • Gears 5 Ultimate Edition
  • Grounded
  • Halo 5: Guardians
  • Halo Wars: Definitive Edition
  • Halo Wars 2
  • Halo: The Master Chief Collection
  • Halo: Spartan Assault
  • Hellblade: Senua’s Sacrifice
  • Killer Instinct Definitive Edition
  • Max: The Curse of Brotherhood
  • Minecraft Dungeons
  • The Outer Worlds
  • Ori and the Blind Forest: Definitive Edition
  • Ori and the Will of the Wisps
  • Quantum Break
  • ReCore: Definitive Edition
  • Ryse: Son of Rome
  • Sea of Thieves: Anniversary Edition
  • State of Decay 2: Juggernaut Edition
  • Sunset Overdrive
  • Super Lucky’s Tale
  • Tell Me Why
  • The Bard’s Tale Trilogy
  • Wasteland 2: Director’s Cut
  • Wasteland 3
  • Wasteland Remastered
  • Yakuza Kiwami 2

3 thoughts on “Xbox kontsolako jokoek mugikorretarako jauzia egingo dute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude