5 egun bakarrik geratzen dira Donald Trumpen gobernuari agur esateko. Baina badirudi albiste izaten jarraituko duela azken egun arte. Merkataritza eta defentsa sailak, Xiaomi konpainia txinatarra estatuko zerrenda beltzean sartu du. Horregatik, aurrerantzean, Ameriketako Estatu Batuetako enpresek ezin izango dute Xiaomin inbertitu.
Financial Timesek argitaratu duen informazioaren arabera, Pentagonoak 9 enpresa sartu ditu zerrenda horretan (Entity List), Txinako ejertzitoarekin harremanak izateagatik. Tartean Xiaomi enpresa erraldoia.
Erabaki honek ez du zertan hardware eta softwarearen hedapena gelditu behar, baina zailtasunak agertu daitezke. Oraindik argitzeko dago nola eragingo duen erabaki honek munduko gainontzeko herrialdeetan.

Xiaomi ez da betoa jasotzen lehena izan
Huaweik ere antzeko erabaki bati egin behar izan zion aurre (nahiz eta ez zen zerrenda bera), eta galera handiei egin behar izan zion aurre. Bere produktuak merkaturatzeko arazoak izan zituen eta Googleren aplikazioak erabiltzeko betoa ere jaso zuen. Gaur egun Android sistema eragilea ordezkatzeko lanetan dabiltza.
Zerrenda beltzean sartzearen argudio nagusia, Ameriketako Estatu Batuetan, momentu horretan Huaweik 5G teknologia hedatzeko zuen gaitasuna izan zen. Lan horretarako bertako enpresak nahi zituzten, eta kanpoko arerioak alboratzeko modua izan zen erabaki hau.
Albiste gehiago | Telegramek 25 milioi erabiltzaile lortu ditu 72 ordutan
One thought on “Xiaomi Ameriketako Estatu Batuen zerrenda beltzean sartu dute”