Marka txinatarrak, oraingoan, burla egin die bere erabiltzaileei. iPhone berriak kargagailurik gabe salduko zirela jakitera eman zenean, Xiaomi marka txinatarrak berehala eman baitzuen jakitera bere mugikor guztiak beharrezko kable guztiekin salduko zirela.
Baina 2 hilabete beranduago, bere hitza jan duela esan daiteke. Bere hurrengo goi-mailako telefonoa, Xiaomi Mi11 smartphonea, kargagailurik gabe salduko baita. Telefonoa aztertzen ari diren kazetari eta analistek eman dute jakitera enpresa txinatarraren erabakia.
Eta hau gutxi balitz, Appleek erabilitako argudio bera erabili dute: Ingurugiroa zaintzeko hartutako erabakia dela azaldu baitute. Oraindik Xiaomitik ez dute azalpen ofizialik eman, baina sarean sortzen ari den arrabotsarekin, adierazpn ofizial batek ezin du oso urrun egon.
Produktua merkatzeko bidea
Argi dagi kargagailua gehitu ezean telefono mugikorraren prezioa jaitsi dezaketela. Baina 300 euro baina gehiago balio duten gailuetan kargagailu sinple bat gehitzea ez litzateke gainkostu handia.
Baina dirudienez, hemen ere Appleren bidetik joan nahi du Xiaomik, eta karga azkarreko kargagailuen salmentak handitu nahi ditu. Bakarka saldu ezkero, garestiago saldu litekeen gailuak direlako.
One thought on “Xiaomi Appleen bidetik: Mugikorrak kargagailurik gabe salduko ditu”