Xabildua

Teknologia albisteak

Xiaomi Mi Band 5, irudi berriak

Azken urteetan Xiaomi marka txinatarrak milaka produktu kaleratu ditu, proposamen horietako bat, duela gutxi gurean ezagutu genuen gainera. Gaur ordea proposamen batekin baino, filtrazio batekin gatoz.

Weibo sare sozialean partekatutako bi irudik piztu dute sua sarean: Xiaomiren eskumuturreko adimentsu berria izango litzatekeena agertzen baita bertan. Aurreko bertsioen izen bera mantenduz, Mi Band 5a izango litzatekeenaren irudiak direla esan daiteke.

Berrikuntzak

Irudiari begiratzen badiogu, gaur egun merkatuan dagoen Mi Band 4aren oso antzekoa da. Hala ere irudietan agertzen den gadgeta, bertsio berria dela pentsa daiteke, batez ere gailuak erabiltzen duen kargagailua ikusi daitekeelako bertan, eta hau 4. bertsioan erabiltzen denaren desberdina delako. Mi Band 2 eta 3ak erabiltzen zutenarekin lotura gehiago du argazkikoak.

Mi Band 5

Honi guztiari gainera, duela egun batzuk TizenHelp atariak publiko egin zituen datuen ostean dator. Bertan Mi Band 5a, 2020ko bigarren seihilekoan kaleratuko dela ziurtzat ematen zen. Beraz gaur argia ikusi duten argazki horiek bertsio berri horrekin lotuak egongo liratekela pentsa daiteke.

TizenHelpen arabera, eskumuturreko adimentsuak Berrikuntza hauek ekarriko lituzke. Hementxe duzue zerrenda:

  • NFC teknologia, ordainketak egiteko erabiliko litzatekeena.
  • Odoleko oxigenoaren saturazioa neurtzeko teknologia.
  • Amazon etxearen Alexa laguntzaile birtualarekin konexioa
  • Aplikazio ugari

Prezio ezin hobean

Oraingoz filtrazioak bakarrik ditugu esku artean, baina hala ere datu erreal batzuk aurreratu ditzakegu. 2020ean kaleratuko da, eta Txinan 28 dolarren bueltan merkaturatu nahiko dute.

Ikusita aurreko bertsioek gurean izandako harrera, ziurtzat eman dezakegu urte amaierarako Europan izango dugula gailu berria. Gauzak ondo hilabete gutxi barru esku artean izango dugu, eta aurreko bertsioekin gertatu bezalaxe, gure inguruko edozein dendatan erosi ahal izango dugu Mi Band 5a, Xiaomiren eskumuturreko adimentsu berria.

One thought on “Xiaomi Mi Band 5, irudi berriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude