Eduki digitalez gozatu ahal izateko Netflix, HBO Max eta Amazon Prime atariek, harpidetza sistemak dituzte. Ohikoak dira, eta ez zaizkigu arrotzak egiten. Baina orain arte dohainik jaso dugun zerbitzu bat ordainpeko bihurtzen ikusteak, iruzur baten aurrean egon gintezkeela pentsarazten digu. YouTubek aspaldi jarri zuen erabiltzaileen eskura YouTube Premium, iragarkiak ezabatu eta bideoak zuzenean ikusteko sistema. Pantaila itzalita, musika entzuteko bidea ere zabaltzen zuen.
Orain Googlek pauso berri bat eman nahi du, eta bere doako zerbitzuari mugak jarri nahi dizkio: YouTube ordaindu ezean ezin izango baita bideorik ikusi bereizmen handian. Kutxatik pasa gabe 4K zerbitzurik ez.
Non, noiz eta norentzant?
Reditt atari ezagunaren arabera, Googlek, Apple etxeko gailuetan ezarri du oraingoz muga 2160p bereizmena aukeratu ahal izateko. Behean ikusi daiteke, premium zerbitzuan harpidetu beharra dagoela 2160p bereizmena aukeratu ahal izateko.

YouTube, proba ezberdinetan dagoela ondorioztatu daiteke honekin, eta azken erabakia, bertatik ateratako informazioarekin hartuko dela ebatzi daiteke.
Oraingoz erabiltzaile gutxi batzuk dute muga, eta ikusteko dago zein izango den Googleren azken erabakia. Baina garbi dago ordainpeko zerbitzua indartzea izango dela helburu nagusia. Gaur egun YouTube Premiumen harpidetzeko, 11,99€ ordaindu behar dira hilabetero. Gaur gaurkoz: Iragarkiak ezabatzeko, musikaz nahi beste gozatzeko edo bideoak gailu mugikorren atzealdean martxan eduki ahal izateko.
Azken albistea | BeReal arriskuan