Interneteko zerbitzu bat erabiltzen dugun bitartean, ez gara ohartzen zer nolako hartu-emanak ditugun bertan. Eta mundu zabaleko erabiltzaile guztiek batera egiten dugunaz pentsatzen jarrita… zoratzeko moduko datuak. Gaur gaurkoz, 4.500 milioi erabiltzaile dabiltza egunero Interneten gira-eta bira.
Domo.com atarian egin ohi duten Data Never Sleep ikerketaren 8. edizioak utzi dituen ondorioak kontuan hartzekoak dira. Baina datuetara joan aurretik, eurek txostenenan adierazten dutena azpimarratu beharra dago, COVID-19ak ukitutako datuak direlako ikerketako emaitza hauek.
Zenbakiak zenbaki
Udaberrian bizi izan genuen itxialdian eman zen ezagutzera ZOOM aplikazioa. Oso denbora gutxian bideo-deiak egiteko aplikazio erabiliena bihurtu zen gainera. Eta hor dago datua, minutuero 208.333 pertsona konektatu izan direlako bertara 2020ko lehen hilabeteetan.
Datu harrigarriagoak WhatsAppek utzi ditu. 41.666.667 elementu partekatzen baitira bertan minutu batean. Mezu, argazki, audio eta fitxategiak kontuan hartuta.
YouTubeko bideoak ezin ditugu ahaztu analisi honetan. Minutu bakoitzeko, 500 ordu eduki igotzen dira Googleren bideo plataformara. Netflix ere protagonista izan da 2020ko lehen hilabeteetan: Streaming bidezko platoformara konetatuta dauden pertsonak kontuan edukita, eta denen artean, minutuero, 404.404 eduki ordu kontsumitzen direlako.
Azken asteetan ahotan dugun TikTokek ere datu aipagarriak utzi ditu: APP-a minutuero 2700 aldiz instalatzen delako mugikor eta antzerako gailuetan.
Datu gehiago nahi izan ezkero, hemen duzue Domo.com-en aurkitu daitekeen irudia.

3 thoughts on “Zer gertatzen da Interneten minutu batean?”